Mostrando entradas con la etiqueta albistea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta albistea. Mostrar todas las entradas

2012/02/28

Bihar, Bernardo Atxaga eskolan


Nagusientzat oso liburu ospetsuak idatzi ditu Bernardo Atxagak. Baina nik  gaztetxoentzat idatzitakoak ditut gogoan. Oso gustora irakurri dituzte Gandasegin  "Flannery eta bere astakiloak" albunekoak,  "Xolarenak", "Nikolasaren abenturak eta kalenturak", "Ramuntxo detektibea", "Antonino Apretaren istorioa", "Asto bat hypodromoan", "Jimmy Potxolo"...
Ziur, egun hauetan liburu horiek berriro geletatik bueltaka egongo direla eta oraingo ikasleek gustura irakurriko dituzte pertsonai xelebre guzti  horien abenturak.
Eta bihar...Bernardo Atxaga entzuteko aukera paregabea eukiko dugu.

2012/02/08

Bernardo Atxaga gurekin egongo da


Datorren Otsailaren 29an Bernardo Atxagaren bisita edukiko dugu.  Hitzaldien bidez jendea erakartzeko gaitasuna da Atxagaren beste ezaugarri nabarmen bat

El 29 de febrero recibiremos a Bernardo Atxaga. Atraer a la gente  con sus discursos es otra de las habilidades de  Atxaga 

Ezaguna da Atxagaren literatur produkzioa eta ibilbidea, baina gehiago jakin nahi izanez gero Haur Hezkuntzakoek post interesgarria eskeini digute.

Para saber más podéis visitar el blog de infantil.



2012/01/20

Hasiera eman zitzaien ostegunean 100. urteurrenaren ospakizunei


HONA HEMEN uDALETXEKO ATARIAN EMANDAKO ALBISTEA:

UDALAK GANDASEGI IKASTETXEAREN BALIOA NABARMENDU DAU URTEAN ZEHAR OSPATUKO DAN BERE EHUNGARREN URTEURRENA DALA-TA

2012/01/20
Gandasegi Herri Ikastetxea joan dan eguenean hasi ebazan bere ehungarren urteurrena ospatzeko ekintzak. Inauguzaio-ekitaldi honetan gurasoak, irakasleak, ikasletak eta agintariak egon ziran. Amaieran zine-foruma egon zan Torrezabal Kultur Etxean Félix Linaresen eskutik eta ondoren "La lengua de las mariposas" filmea emon zan.

"Heldu gara 2012. urte honetara, bere ehungarren urteurrena, harrotasunez beterik, Gandasegi Galdakaoko historiaren giltzarri eta oinarri dogulako. Horregaitik Gandasegi gure oroimenaren zatia da". Ibon Uribe Galdakaoko Alkateak berba honekaz laburbildu eban ekitaldiaren muina. Era berean, plaka bat desestali zan. Plakan jasotzen da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2010ean emandako sariaren barri emoten dau.

Elkargo horrek lehenengo saria emon eutson, Hornikuntzazko Eraikintzaren modalitatean, Galdakaoko Gandasegi Ikastetxe Publikoari, “proiektuak bateragarri egiten dauzalako ikastetxearen erabilera eta eremu irekiak mantentzea, argi eta kontu handiz artikulatzen direlarik bertako hiri-trama konplexuan”, Iruñean 2010eko uztailean egindako ekitaldian plaka hau entregatu zana.