2012/01/20

Hasiera eman zitzaien ostegunean 100. urteurrenaren ospakizunei


HONA HEMEN uDALETXEKO ATARIAN EMANDAKO ALBISTEA:

UDALAK GANDASEGI IKASTETXEAREN BALIOA NABARMENDU DAU URTEAN ZEHAR OSPATUKO DAN BERE EHUNGARREN URTEURRENA DALA-TA

2012/01/20
Gandasegi Herri Ikastetxea joan dan eguenean hasi ebazan bere ehungarren urteurrena ospatzeko ekintzak. Inauguzaio-ekitaldi honetan gurasoak, irakasleak, ikasletak eta agintariak egon ziran. Amaieran zine-foruma egon zan Torrezabal Kultur Etxean Félix Linaresen eskutik eta ondoren "La lengua de las mariposas" filmea emon zan.

"Heldu gara 2012. urte honetara, bere ehungarren urteurrena, harrotasunez beterik, Gandasegi Galdakaoko historiaren giltzarri eta oinarri dogulako. Horregaitik Gandasegi gure oroimenaren zatia da". Ibon Uribe Galdakaoko Alkateak berba honekaz laburbildu eban ekitaldiaren muina. Era berean, plaka bat desestali zan. Plakan jasotzen da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2010ean emandako sariaren barri emoten dau.

Elkargo horrek lehenengo saria emon eutson, Hornikuntzazko Eraikintzaren modalitatean, Galdakaoko Gandasegi Ikastetxe Publikoari, “proiektuak bateragarri egiten dauzalako ikastetxearen erabilera eta eremu irekiak mantentzea, argi eta kontu handiz artikulatzen direlarik bertako hiri-trama konplexuan”, Iruñean 2010eko uztailean egindako ekitaldian plaka hau entregatu zana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario