2012/01/30

Egitasmo berria: gure gogorapenak / Nueva iniciativa: nuestros recuerdos

Argazkiak ikustea gogokoa dugu, kontakizunak irakurtzea ere. Ea gentea animatzen den eta argazki eta  gogorapenak besteekin konpartitzeko bidaltzen dizkigun.

Nos encanta ver fotografías y leer anécdotas. Queremos que la gente se anime y nos mande sus fotos y recuerdos de la escuela.


Blogean  zuen gogorapenak agertzea nahi baduzue, nahiko daukazue helbide honetara bidaltzearekin: 

Si quereis que vuestros recuerdos aparezcan en este blog, simplemente enviadlos a esta dirección: 

gandasegi100@gmail.com

2012/01/25

Argazkiak heltzen hasi dira

Kaixo guztioi:
Blog honetan ekintza desberdinak burutuko ditugu, horietariko bat argazkien albumak erakustea izango da. Heltzen diren heinean, albumak beteko ditugu eta ikusgai jarriko ditugu.
Hona bidaltzeko modurik errezena gure helbide elektronira bidaltzea da: gandasegi100@gmail.com. Gero, ordenatu eta igongo ditugu.
Gaur lehengoa jarri nahi dugu ea baten bat ezagutzen duen bere burua.
Eskerrik asko Yayone!
Pakita,  Maribel eta ?

2012/01/20

Hasiera eman zitzaien ostegunean 100. urteurrenaren ospakizunei


HONA HEMEN uDALETXEKO ATARIAN EMANDAKO ALBISTEA:

UDALAK GANDASEGI IKASTETXEAREN BALIOA NABARMENDU DAU URTEAN ZEHAR OSPATUKO DAN BERE EHUNGARREN URTEURRENA DALA-TA

2012/01/20
Gandasegi Herri Ikastetxea joan dan eguenean hasi ebazan bere ehungarren urteurrena ospatzeko ekintzak. Inauguzaio-ekitaldi honetan gurasoak, irakasleak, ikasletak eta agintariak egon ziran. Amaieran zine-foruma egon zan Torrezabal Kultur Etxean Félix Linaresen eskutik eta ondoren "La lengua de las mariposas" filmea emon zan.

"Heldu gara 2012. urte honetara, bere ehungarren urteurrena, harrotasunez beterik, Gandasegi Galdakaoko historiaren giltzarri eta oinarri dogulako. Horregaitik Gandasegi gure oroimenaren zatia da". Ibon Uribe Galdakaoko Alkateak berba honekaz laburbildu eban ekitaldiaren muina. Era berean, plaka bat desestali zan. Plakan jasotzen da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2010ean emandako sariaren barri emoten dau.

Elkargo horrek lehenengo saria emon eutson, Hornikuntzazko Eraikintzaren modalitatean, Galdakaoko Gandasegi Ikastetxe Publikoari, “proiektuak bateragarri egiten dauzalako ikastetxearen erabilera eta eremu irekiak mantentzea, argi eta kontu handiz artikulatzen direlarik bertako hiri-trama konplexuan”, Iruñean 2010eko uztailean egindako ekitaldian plaka hau entregatu zana.