2012/04/20

“100 urte, 100 zuhaitz”. Gandasegi eskolako mendeurrenarekin bat egin du Sagarra Ekolagista Martxan taldeak


 Sagarrak-Ekologistak Martxan taldearen languntzarekin 100 zuhaitz/zuhaizka landatu egin zituzten 4. mailako umeek 

Martxoaren 15ean izan genuen landatzeko eguna. Aurretik ,  biologo batek ikasleekin “bertoko basoaz” berba egiteko aukera izan zuen. Ondoren, txandaka, gogotsu aritu ziren ikasleek zuhaizkak landatzen. Haritzak,arteak,ereinotzak, zuhandorrak, intsusak,sahatsak, elorrizuriak,arantzabeltzak,… 100 landatu arte.
Zorionak, bada, ekologisten partez, Gandasegi eskolari. Eskerrik asko urte luze hauetan, pertsonak hezitzen, egin duzuen lanagaitik.
“Azkenean, irakatsi zigutena baino ez dugu ulertuko. ulertutakoa baino ez dugu maite izango eta… maite duguna baino ez dugu kontserbatuko”.
Baba Dioum (Afrikar ekologista)

No hay comentarios:

Publicar un comentario